domingo, 13 de mayo de 2012

Nolakoa nahi duzu bidea?



"Ahalegin handia egiten baduzu, unibertsitatera joan ahalko duzu, eta karrera bat eta lanpostu finko bat izango dituzu."


Jarri gaitezen egoera batean. Bakarrik zaude, plano txuri batean. Ezkerreruntz begiratuz, pertsona bat azaltzen da; bide baten plano bat eta pare bat erreminta eskeintzen dizkizu "Eraiki ezazu zure bidea" esanez. Beste aldera, eskubiruntz, begiratuz, beste pertsona bat agertzen da. Honek, erreminta kaxa bat eskeintzen dizu gauza bera esanez: "Eraiki ezazu zure bidea".
Zein alde aukeratuko zenuke?

Bat edo bestea hautatu, gaurko errealitatea nolabaiteko hipotesi edo kreentzia batean kokatzen da. Eskubiko aldea aukeratzen dugula diogu ezkerretik joaten garen bitartean. 

Ezkerreko aukerarekin hezkuntzako metodo konduktista isladatzen saiatu naiz. Bertan, irakasleak, jakinduria iturri denak, ikasle ezjakinari nolako bidea eta nolako baliabideekin egin behar duen esaten dio. Eskubiko aukerarekin, berriz, metodo konstruktibista isladatu nahi izan dut. Irakasle hau ikaslearen gida da, laguntzailea. Helduak haurrari baliabide anitz eskeintzen dizkio, esperientzia gabeko gazteak bere bide propioa eraiki dezan.

Ezker-eskubi norabideak nahita jarri ditut, gaurko sarreran egungo hezkuntzaren pentsaeran zentratu nahi dut eta; zeri ematen dion garrantzia, zer lantzen duen. Eta hemen sartzen ditugu garunaren hemisferioak: ezkerrekoa eta eskubikoa.






Gaian ez galtzeko, laburpen txiki bat egitearren, ezkerreko aldeak hizkuntza, idazmena, matematikak, logika, zientziak, ... barne hartzen dituen ezaugarri edo gaitasunak dira. Eskubiko aldeak, berriz, musika, artea, fantasia, pertzepzioa, adierazpen emozionalak, ... kreatibitatea.









Egungo hezkuntzak galdera zehatzen erantzuna zehatzak bilatzen ditu. Informazioa almazena ezazu, ikas itzazu formulak, ikas ezazu ondo hitz egiten, ... Alfabetoa eta letrak nolakoak diren irakasteaz gain, gure "tipografia" nolakoa izan beharko litzateke ere irakatsi nahi digute kaligrafia kuadernotsoekin.


Aurreko sarreran komentatzen genuen, bada, matematika arloan adibidez, problemak konpontzen irakasten digutela, hauek eragiten beharrean (Dan Meyer). Eta, bertan komentatzen genuen ere mundua aldatzen doan arren, hezkuntza sisteman ez dela ia aldaketarik ikusten.


Orain denbora luuuuze bat, jakinduria gutxi batzuen esku zegoenean, asko baloratzen zen ahalik eta informazio gehien buruz jakitea. Esan bezala, informazioa, ikaskuntza, ez zen denon esku zegoen zerbait.


Gaur egun, aldiz, edozeinek eros ditzake liburuak, entziklopediak. Aldizkariak, egunkariak, ... Informazioa izkina guztietan. Eta zer esan inerneti buruz; google eta wikipediarekin edonork jakin dezake edozer gauza. 


Baina, hala ere, eta eremu batzuetan jada aldatu dela aitortu behar badut ere, orokorrean,  oraindik ere gauza berak baloratzen dira: ea nork "dakien" gehien, ea nork dakien buruz galdera gehien erantzuten, ...


Nik galdetzen dizuet,
Ez litzateke hobeto izango informazio horrekin moldatzen jakiteko gaitasuna baloratzea?

Kreatibitatea. Zabalduak darabilte oraindik "Ahalegin handia egiten baduzu, unibertsitatera joan ahalko duzu, eta karrera bat eta lanpostu finko bat izango dituzu" bezalako esapideak kaletik. Eta, hori izan liteke pentsaeraren ez-aldaketaren arrazoi sendo bat.
Ez al da ikusten jada esaldi hori ez dela egia?

Esan iezaiozu kontrakoa bi karrera, masterra eta lau hizkuntza dituen langabezian dagoen espaniarrari....

Agian, hasi beharko ginateke dioguna betetzen. Agian, hasi beharko ginateke munduarekin hezkuntzak ere aurrera egin dezan bultzada bat ematen. Agian, hasi beharko ginateke hezkuntzako topikoak pikutara bidaltzen. Agian, hasi beharko ginateke ziurtatua ez dugun etorkizun batean pentsatu beharrean, ahalik eta orain hoberen batengan pentsatzen. 

Agian, hasi beharko ginateke hain zurrunak izateari uzten, piska bat eskolan irakatsitakoa ahazten eta eskubiko hemisferioarekin pentsatzen.


Eta ikus dezagun zer gertatzen den haurrari erreminta kaxa ematean.
Seguruenik, gazte horrek sortutako bideak denok aho bete hortz utziko gintuzke.




jueves, 10 de mayo de 2012

Hezkuntza desberdin bat posible da.






"Mundua aldatzen ari da, baina hezkuntza sistema ez da ia aldatu XIX.mendetik"




Eskola garaia amaitu, kontzientzia maila bat bereganatu eta, gehienbat, hezkuntza mundu honetan sartu nintzenetik, beti izan dut buruan sistemaren kontua biraka. "Gizartea hala doa hezkuntza sistemaren erruagatik", "analfabeto maila hezkuntza sistemaren errua da", ... "hezkuntza sistema aldatu behar da". Zenbatetan entzun izan ditut halako komentarioak... Telesailetan, irratian, artikuluetan, ... baita kalean ere. Eta, halaber, ez dut beste ezer entzuten "eskola inklusiboa" bezalako terminoak baino.

Argi dago, beraz, arazo bate aurrean gaudea; eta, horretarako, nolabaiteko eskuhartzea izan behar dugula.
Baina...
Zerbait egiten dugu honen aurrean?

Unibertsitateko Irakasle Eskolan sartu nintzenetik ez dut beste ezer entzun haurren aniztasunari buruz baina, haien gaitasunak ezagutu behar direla, indartu, lagundu egin behar zaiela bide hori egiten, bakoitzaren erritmoa errespetatu behar dela, ... Baina, atzera begiratzen dudanean, orain hainbat urte erabiltzen omen zen sistema magistrala besterik ez dut ikusten; teorikoki alde batera utzi den sistema. Nire galdera da, Non gelditzen da irakasle eskola honetan ikasten duguna?

Hasteko, ikasketa ere ez da Irakasle Eskolatzat ezagutzen. Seguruenik, "Magisteritza" ezagunagoa egingo zaizue. Magisteritza. Magistrala.

Eta, jarraitzeko, oinarrian, gaur galdera potolo bat bota nahi dizuet:

Zer egin dezakegu hau aldatzeko?

Orokorrean, jendeak, errealitate bat aldatzea zaila dela oso barneratua dauka. "Pertsona batek egiten duenak ez du ezerrez aldatzen". Bada, hau aldatzearren, gaur nik beste errealitate baten adibide bat dakarkizuet: KHAN ACADEMY.

"Akademia" hau internet bidezko klaseetan datza. Irakasle batek klaseak bideoan grabatu eta internet webgune batera igotzen dituzte. Arraroa, ezta? Desberdina. (Emaiozue begirada bat webguneari diodana ulertzeko, izenean sakatzen baduzue zuzenean irekiko zaizue beste leiho batean)



"Quiero hacer de la escuela un lugar divertido y eficaz." Salman KHAN.


"Lo que se enseña en las aulas sirve de muy poco en la vida real." Walter LEWIN


"La labor del profesor no es demostrar lo que sabe, sino transmitirlo." Juan MEDINA


Azken finean, irakurleok, gaur lortu nahi dudana hezkuntzaren egoera aktualari buruzko gogoeta bat sortzea da. Espainian, zehazki, hezkuntza berak jasotzen dituen errekorteak erabat ulergaitzak dira; dituen klase bakoitzeko ikasleen kopuru handiagotzea bezalako ondorioak, ... guztiz ulertezinak. Baina oraindikan badago esperantza. Aldatu daitekeen zerbait da. Zaila da, lan handia egin behar da, esfortzu bat suposatzen du; baina pena merezi duen guztiak bezala.

Amaitzeko, TED (Tecnología, Entretenimiento, Diseño. Irabazi-asmorik gabeko "zabalduak izatea merezi duten ideiak" ezagutaraztea diharduen organizazio bat)-etik zabaldutako lau bideo utziko dizkizuet, ea nire asmoa benetan ulertarazten dizuedan.




(11:40, subituluak jarri daitezke)


Animazio entretenitzaile batekin, Sir Ken Robinsonek hezkuntza sistema zaharkitua dagoela eta berrikusi beharko litzatekeela arrazoitzen du.



(20:27, subtituluak jarri daitezke)

Salman Khanek hezkuntza sistema tradiozionala tekonologia bidez aldatu daitekeela azaltzen du: "Klaseak etxean ikusi beharko lirateke ordenagailu bidez eta etxekolanak klasean egin beharko lirateke irakaslearekin".



(17:40, subtituluak jarri daitezke)

David Christianek, Historiako irakasleak, modu inteligente batean erabilitako irudi bidezko klaseak ematea probetxugarria dela frogatzen du; 17 minututan, klase "magistral" bat emanez, unibertsoaren historia kontatuz.


(11:33, subtituluak jarri daitezke)

Dan Meyerrek, Matematika irakasleak, egungo matematika klaseek ikasleei problemak konpontzen irakasten dietela azaltzen du, hauek eragiten irakatsi beharrean. Haurrak momentu batez geldiarazi eta pentsarazten dituzten ariketen adibideak ematen ditu.




Gauzak aldatu daitezke, guztion nahia bada.





miércoles, 9 de mayo de 2012

Iritzia eman edo ez eman, hor dago gakoa.

  
"Gizarte berri, hobe bat nahi dugu."


"Zer bilatzen duzu hezkuntza munduan?" galdera eremu honetako ikasle bati botatzerakoan, ohikoena bi erantzun eskuratzea da: 1) Umeak gustatzen zaizkidalako 2) Egungo gizartea gustoko ez dudalako.

Egia da hezkuntza oso garrantzitsua dela, gizaki guztion bizitzan eragina txikitatik duen zerbait dela. Halako hezkuntza jaso, halako pertsona garatu. Nire irakasle batek hala esaten zuen "dame un puñado de alumnos y haré lo que quieras de ellos".

Eragina nabarmena da; izaera, pentsamoldea, ... dena aldatzen da jasotako hezkuntzaren arabera. 
Baina, non dago muga?

Gizakia izatez berekoia eta egozentrikoa da. "Nik pentsatzen dudana ondo dago, eta kontrakoa esaten duena oker dabil". Bizitzan zehar pentsaera hori aldatzea lan zaila izaten da, beste iritzi batzuk badaudela ulertzea, hauek errespetatzen ikastea, ... eta mundua eguzkiaren inguruan dabilela biraka, eta ez gurean, gogoratzea.

Gainera, bizitza honetan, gizakiontzako behintzat, ezinezkoa da objetiboa izatea. Beti azaltzen da subjetibotasun puntu bat. Nahiz eta gertaera objetibo bat kontatu, kontatzeko era, erabiltzen ditugun adjetiboak, tonua, ... denak uzten du begi bistan gure iritzia. Oso zaila da gure iritzia guztiz ezkutatzea.

Hezkuntzan antzeko zerbait gertatzen da. Irakasle baten eginkizunen artean "balioak erakustea" azaltzen da. Zein balio, ordea? Ba al daude balio ezarri batzuk? Errespetua, tolerantzia, bizikidetza, ... Agian bai. Baina beti darabil gure pentsamoldea gertu igerian.

Hemen agertzen da betiereko eztabaida: hezkuntza objetiboa edo subjetiboa?

Irakasleek beren iritzia eman dezakete?

Nire erantzuna honakoa da: ezezko biribila. Eta, iritzia ematen den bakoitzean bezala, hona hemen nire arrazonamendua:

Gaur egun oso zabaldua dago liberalismo ideologia. Lehen aipatutako errespetua, tolerantzia, bizikidetza, ... Denok jokatu behar dugu erderaz esaten den "politicamente correcto" bezala. Ni ere ados nago ideia hauekin, oso egokiak eta idealak iruditzen zaizkit. Baina errealitatea beste iritzi batzuk ere badaudela da.

Irakasle baten iritzia oso liberala, ideala, ... baldin bada, antza ez dago arazorik irakasle horrek bere iritzia haurrengan ezartzeko (ezartzeko, bai, gogoan izan dezagun eta haurrentzako, adin txikitan baitik bat, irakasleek diotena egi absolutua omen baita). Irakasle hori halakoa izan ordez, muturreko adibide bat erabializ, pentsaera naziak baditu? Sekulako machista, arrazista, homofoboa, ... Edo, animalien maitale izan beharrean, ehiztaria bada. Orduan? 
Ondo iruditzen jarraituko litzaiguke iritzia ematea?

Gehiago ez luzatzearren, eskainitako gogoeta egin ondoren, nire ondorioa egokiena irakasleak iritzi guztiak eskaintzea izango litzatekeela da. Aipatu dudan bezala, oso zaila da subjetiboa ez izatea. Baina ahalegin bat egin beharko genuke eta pentsaera guztiak azaldu.

Ikasleak hor kanpoan dagoen errealitatera prestatzen gabiltzala diogu guztiz harro. Bete dezagun esandakoa.  Haurrek kanpoan ikusiko dutena ezagutu behar dute, iritzi, pentsamolde, ... aniztasuna. Erlijioak, korronteak, ... dena; edo ahalik eta gehiena. Erakutsi diezagun hori, eta, egunen batean, aukeratuko dute haiek zer pentsatu edo zein iritzi izan.

Batzutan ahaztu egiten zaigu eta haurrak izanagatik pertsonak direla, hemendik urte batzuetara heldu izango direla; eta, pertsona guztiok bezala, zer pentsatu, zein gustu izan, ... aukeratzeko eskubidea dutela.

Ez diezaiegun kendu hautatzeko eskubidea, ez diezaiegun kendu haiek nahi dutena izateko eskubidea, gure aukera dena izanda ere.


martes, 24 de abril de 2012

H-G-K, G-K-H, K-H-G, ...



Zer da hezkuntza? Zer gizarteratzea? Eta kultura?


Hiru kontzeptu hain, agian, abstraktu, baina era berean, guztiongatik ezagunak,  eragin zuzena dute gure garapenean, gure bizitza formazioan.

Zein da, aitzitik, garrantzitsuena?  Seguruena, errealitatean, sekuentzia bat definitzea ezinezkoa da. Kontzeptuak bata bestearekiko osagarriak izan daitezke, hirurok  baitute eragina. 
Orden bat jarri beharko balitz, ordea, nik HEZKUNTZA-GIZARTERATZEA-KULTURA esango nuke.

Pertsona baten garapena ona izan dadin, lehenik eta behin, pertsona, indibidualki aztertua, bere osotasunean egon beharko du; formakuntza pertsonala. Eta hori, hezkuntzarekin zuzenean lotzen dut.
Bai, egia da gizarteak eta kulturak izugarrizko eragina dutela. Baina prozesuan zehar, ez oinarrian (edo hori da nik pentsatzen dudana).

Behin pertsonaren oinarria finkatua dagoela, gizarteratze prozesuaz inguruko ezagun-zirkulua osatzen joaten da. Bertan sartzen dira familia, lagunak, ... baita gainontzeko gizartea ere.

Eta azkenik, oinarria sendoagoa denean, kultura. Kultura gauza zabalagotzat hartzen dut, globalizatuagoa.

Hala, pertsona, bere barnetik hasita, inguruko larrea lantzen hasiko da, gainontzeko gizarteari bezala ohitura, pentsamolde eta erritual batzuk jaso eta bete arte.


Eta zuk? Zein orden aukeratuko zenuke?



lunes, 23 de abril de 2012

"Hezkuntza formal batean lan egitera predestinatua"




Ikasi, irakatsi, ikusi, irakurri, ekin, partekatu, ulertu, barneratu, ...



Gaur Hezkuntza eremuei buruz hitz egingo dugu.

Hezkuntzak hiru eremu dauzka: FormalaEz-Formala eta Formarik Gabea.  Formala, hezkuntza sistema eskolarraren barnean dagoena da (hau da, eskola, zehazki). Ez-Formala, sistema honetatik kanpo dagoena (eskolaz kanpoko ekintzak, aisialdia, ...). Formarik Gabea, familian jasotzen dugun hezkuntza. 

Zein eremutan ikasten da? Erantzuna oso sinplea da: denetan.

Eremu hauen desberdintasuna, eremu "fisikoa" edo sistematikoa alde batera utziz, hezkuntzaren eskaintza da. Nola irakatsi. Eskolan, sistema bat jarraitzen dute. Aisialdietan, legedia edo puntu batzuk (beste sistema bat, azken finean). Etxean, berriz, nolabaiteko morala, pentsamoldea, ... jarraitzen da.

    
Egia da Irakasle ikasketak burutzen ari naizela. Eta, beraz, hezkuntza formal batean lan egitera predestinatua nagoela. Baina, egia esatea nahi baduzue; pertsonalki, hezkuntza ez-formala edota formarik gabekoa jorratzea gustatuko litzaidake.

Kontua, hezkuntzarekiko ikasketa helburutzat "formazio pertsonala" dudala da. Alde batetik, egunen batean ama izatea gustatuko litzadiake; eta, ikasketa honek, seme-alabak hezitzeko era egokiaren teoria (edo gerturapen bat) eskeiniko didalakoan nago (formarik gabea)

Bestetik, gaur egungo hezkuntza sistemarekiko iritziaren bultzada sentitzen dut. Nolabait, gizarte sistemak inposaturiko gauza askorekin ez nator bat. Eta, hezkuntza, ematen zaion esanahia emanda ere, gizarte aldaketa bat gauzatzeko modu efektiboa iruditzen zait. Etorkizun hobe bat nahiko nuke, eta horretarako eskuak gurutzatuta eserik gelditzea alferrikakoa dela begi bistakoa da.

Azken komentaturiko arrazoia irakurrita, litekeena da "orduan zergatik nahiagoko zenuke hezkuntza ez-formala jorratzea, eskolan lan zuzena eskeintzen bazaizu?" galdera bururatzea. Erantzuna jada eman dut: sistema.

Ez nago ez gizarte sistemarekin bat, ezta hezkuntza sistemarekin ere. Agian adina izango da, gazte izanda mentalitate iraultzailea dut; edota bizi esperientzia gauza izan daiteke. Izan daitekeena izanda ere, argi daukadana sistema hori aldatzea oso zaila dela da. Eta, gizarte sisteman parte ez hartzea ezinezkotzat ikusten dudanez, gutxienez, ez dut neure burua gustatzen ez zaidan hezkuntza sistema baten barnean ikusi nahi; nire "irakaskuntza metodoa" izanda ere, sistema horren barnean egoten jarraituko nuke eta, eta, seguruenik, sistema bera horrek muga asko jarriko lizkidake.

Txikitan aisialdiko ekintzak egiten nituen, udalekuetara joaten nintzen, kursilloetara, ... Eta, egia esan, eskolan baina gauza gehiago ikasten nituen. Agian ez zenbakiei buruz ezer asko, ezta gramatikari buruz ere (ez era zuzenean, behintzat); baina naturaz, bizitzaz eta pertsonetaz asko ikasi nuen. Askotan beharrezkoagoak diren ikasketak

Beraz, nahiago nuke halako ingurune batean lan egin (ez-formala), mugikortasun eza izango nukeen zentro batean baino (formala); eta, gainera, umeekiko gertutasuna handiagoa dela uste dudalako (baita ondorioz eragina ere), nire aldaketa sentimendua alde batera ez utziz.

Esan dudan bezala, nire ikasketekiko definizioa formazio pertsonala da, ez lanbide bat eskuratzeko lehen pausoa.



Eta zu? Formakuntza baten bila zabiltza, edo etorkizunean lanpostu bat (edozein izanda ere) eskuratzeko aukera handitzeko "ikasten" duzu?



Zer da "ZER DA HEZKUNTZA?"



Irakasle Unibertsitateko, eta zehazki, Haur Hezkuntzako 1. mailako, ikasle baten buruan sartuta, iritziak, gogoetak, e.a. irakurri ahal izango dira blog honetan. Egun kalean denon eskura dugun errealitatearen pintura eta liburuetako teorien pintura nahastuko, eta mihise berri batean ikuspuntu berri bat margotuko balute bezala. 

Hezkuntza munduan murgiltzeko asmoz, baita nerauen barnearen txukunketa egiteko asmoz ere; eta, nork daki, agian, guztioi pentsarazteko, "zerbait" berri bat ikusi/ikasteko, ... ere.


Ongi etorri "ZER DA HEZKUNTZA?"ra.