Ikasi, irakatsi, ikusi, irakurri, ekin, partekatu, ulertu, barneratu, ...
Gaur Hezkuntza
eremuei buruz hitz egingo dugu.
Hezkuntzak hiru eremu dauzka: Formala, Ez-Formala eta Formarik
Gabea. Formala, hezkuntza sistema eskolarraren barnean dagoena
da (hau da, eskola, zehazki). Ez-Formala, sistema honetatik kanpo
dagoena (eskolaz kanpoko ekintzak, aisialdia, ...). Formarik
Gabea, familian jasotzen dugun hezkuntza.
Zein
eremutan ikasten da? Erantzuna oso sinplea
da: denetan.
Eremu
hauen desberdintasuna, eremu "fisikoa" edo sistematikoa alde batera
utziz, hezkuntzaren eskaintza da. Nola irakatsi. Eskolan, sistema bat
jarraitzen dute. Aisialdietan, legedia edo puntu batzuk (beste sistema bat,
azken finean). Etxean, berriz, nolabaiteko morala, pentsamoldea, ... jarraitzen
da.
Egia
da Irakasle ikasketak burutzen ari naizela. Eta, beraz, hezkuntza formal batean lan egitera
predestinatua nagoela. Baina,
egia esatea nahi baduzue; pertsonalki, hezkuntza ez-formala edota
formarik gabekoa jorratzea gustatuko litzaidake.
Kontua,
hezkuntzarekiko ikasketa helburutzat "formazio pertsonala" dudala da.
Alde batetik, egunen batean ama izatea gustatuko litzadiake; eta, ikasketa
honek, seme-alabak hezitzeko era egokiaren teoria (edo gerturapen bat)
eskeiniko didalakoan nago (formarik
gabea).
Bestetik,
gaur egungo hezkuntza sistemarekiko iritziaren bultzada sentitzen dut.
Nolabait, gizarte sistemak inposaturiko gauza askorekin ez nator bat. Eta,
hezkuntza, ematen zaion esanahia emanda ere, gizarte aldaketa bat gauzatzeko
modu efektiboa iruditzen zait. Etorkizun hobe bat nahiko nuke, eta horretarako
eskuak gurutzatuta eserik gelditzea alferrikakoa dela begi bistakoa da.
Azken komentaturiko arrazoia irakurrita, litekeena da
"orduan zergatik nahiagoko zenuke hezkuntza ez-formala jorratzea, eskolan
lan zuzena eskeintzen bazaizu?" galdera bururatzea. Erantzuna jada eman
dut: sistema.
Ez nago ez gizarte sistemarekin bat, ezta hezkuntza
sistemarekin ere. Agian adina izango da, gazte izanda mentalitate iraultzailea
dut; edota bizi esperientzia gauza izan daiteke. Izan daitekeena izanda ere,
argi daukadana sistema hori aldatzea oso zaila dela da. Eta, gizarte sisteman parte
ez hartzea ezinezkotzat ikusten dudanez, gutxienez, ez dut neure burua
gustatzen ez zaidan hezkuntza sistema baten barnean ikusi nahi; nire
"irakaskuntza metodoa" izanda ere, sistema horren barnean egoten
jarraituko nuke eta, eta, seguruenik, sistema bera horrek muga asko jarriko
lizkidake.
Txikitan aisialdiko ekintzak egiten nituen, udalekuetara
joaten nintzen, kursilloetara, ... Eta, egia esan, eskolan baina gauza gehiago ikasten
nituen. Agian ez zenbakiei buruz ezer asko, ezta gramatikari buruz ere (ez
era zuzenean, behintzat); baina naturaz, bizitzaz eta pertsonetaz asko ikasi
nuen. Askotan beharrezkoagoak
diren ikasketak.
Beraz, nahiago nuke halako ingurune batean lan egin (ez-formala),
mugikortasun eza izango nukeen zentro batean baino (formala); eta,
gainera, umeekiko gertutasuna handiagoa dela uste dudalako (baita ondorioz
eragina ere), nire aldaketa sentimendua alde batera ez utziz.
Esan dudan bezala, nire ikasketekiko definizioa formazio
pertsonala da, ez lanbide bat eskuratzeko lehen pausoa.
Eta zu? Formakuntza baten bila zabiltza, edo etorkizunean
lanpostu bat (edozein izanda ere) eskuratzeko aukera handitzeko
"ikasten" duzu?
No hay comentarios:
Publicar un comentario