lunes, 23 de abril de 2012

"Hezkuntza formal batean lan egitera predestinatua"




Ikasi, irakatsi, ikusi, irakurri, ekin, partekatu, ulertu, barneratu, ...



Gaur Hezkuntza eremuei buruz hitz egingo dugu.

Hezkuntzak hiru eremu dauzka: FormalaEz-Formala eta Formarik Gabea.  Formala, hezkuntza sistema eskolarraren barnean dagoena da (hau da, eskola, zehazki). Ez-Formala, sistema honetatik kanpo dagoena (eskolaz kanpoko ekintzak, aisialdia, ...). Formarik Gabea, familian jasotzen dugun hezkuntza. 

Zein eremutan ikasten da? Erantzuna oso sinplea da: denetan.

Eremu hauen desberdintasuna, eremu "fisikoa" edo sistematikoa alde batera utziz, hezkuntzaren eskaintza da. Nola irakatsi. Eskolan, sistema bat jarraitzen dute. Aisialdietan, legedia edo puntu batzuk (beste sistema bat, azken finean). Etxean, berriz, nolabaiteko morala, pentsamoldea, ... jarraitzen da.

    
Egia da Irakasle ikasketak burutzen ari naizela. Eta, beraz, hezkuntza formal batean lan egitera predestinatua nagoela. Baina, egia esatea nahi baduzue; pertsonalki, hezkuntza ez-formala edota formarik gabekoa jorratzea gustatuko litzaidake.

Kontua, hezkuntzarekiko ikasketa helburutzat "formazio pertsonala" dudala da. Alde batetik, egunen batean ama izatea gustatuko litzadiake; eta, ikasketa honek, seme-alabak hezitzeko era egokiaren teoria (edo gerturapen bat) eskeiniko didalakoan nago (formarik gabea)

Bestetik, gaur egungo hezkuntza sistemarekiko iritziaren bultzada sentitzen dut. Nolabait, gizarte sistemak inposaturiko gauza askorekin ez nator bat. Eta, hezkuntza, ematen zaion esanahia emanda ere, gizarte aldaketa bat gauzatzeko modu efektiboa iruditzen zait. Etorkizun hobe bat nahiko nuke, eta horretarako eskuak gurutzatuta eserik gelditzea alferrikakoa dela begi bistakoa da.

Azken komentaturiko arrazoia irakurrita, litekeena da "orduan zergatik nahiagoko zenuke hezkuntza ez-formala jorratzea, eskolan lan zuzena eskeintzen bazaizu?" galdera bururatzea. Erantzuna jada eman dut: sistema.

Ez nago ez gizarte sistemarekin bat, ezta hezkuntza sistemarekin ere. Agian adina izango da, gazte izanda mentalitate iraultzailea dut; edota bizi esperientzia gauza izan daiteke. Izan daitekeena izanda ere, argi daukadana sistema hori aldatzea oso zaila dela da. Eta, gizarte sisteman parte ez hartzea ezinezkotzat ikusten dudanez, gutxienez, ez dut neure burua gustatzen ez zaidan hezkuntza sistema baten barnean ikusi nahi; nire "irakaskuntza metodoa" izanda ere, sistema horren barnean egoten jarraituko nuke eta, eta, seguruenik, sistema bera horrek muga asko jarriko lizkidake.

Txikitan aisialdiko ekintzak egiten nituen, udalekuetara joaten nintzen, kursilloetara, ... Eta, egia esan, eskolan baina gauza gehiago ikasten nituen. Agian ez zenbakiei buruz ezer asko, ezta gramatikari buruz ere (ez era zuzenean, behintzat); baina naturaz, bizitzaz eta pertsonetaz asko ikasi nuen. Askotan beharrezkoagoak diren ikasketak

Beraz, nahiago nuke halako ingurune batean lan egin (ez-formala), mugikortasun eza izango nukeen zentro batean baino (formala); eta, gainera, umeekiko gertutasuna handiagoa dela uste dudalako (baita ondorioz eragina ere), nire aldaketa sentimendua alde batera ez utziz.

Esan dudan bezala, nire ikasketekiko definizioa formazio pertsonala da, ez lanbide bat eskuratzeko lehen pausoa.



Eta zu? Formakuntza baten bila zabiltza, edo etorkizunean lanpostu bat (edozein izanda ere) eskuratzeko aukera handitzeko "ikasten" duzu?



No hay comentarios:

Publicar un comentario