Didaktika 2012

Didáctica: (nombre femenino) Arte de enseñar.

Ikasgai honi buruz lehen aldiz zerbait entzun nuenean, egia esan, zer pentsatu ez nekiela gelditu nintzen. Zer izango ote zen "didaktika" delako hori? Nekien guztia, hezkuntzaren irakaste moduarekin zerikusia duela zen.

Egunak pasa ahala, klaseak hasi ziren. Horra hor nire ustekabea: eztabaidak.
Nola eztabaidak? Hemen? Nik klase aspergarriak espero nituen... Nekienarekin, ("irakaste modua(k)") interesgarria zen zerbait espero nuen, bai. Baina ez halakoa. "Zer da hezkuntza?", "Nolakoa da/zen?", "Nola jokatu behar dute irakasleek?", "Zein da egungo egoera?", ... Ikasten ari garenari buruzko gogoeta unea.

Egia da, amaieraldean, hain gustokoak izan ez ditugun pare bat gauza jorratu ditugula; baina tira, beharrezkoak izango zaizkigun gauzak izanik, jasan beharko.

Hala, gogoetak egiten joan nintzen, pixkanaka nire burua hornituz eta antolatuz. Eta, azkenean, ikasgaiari buruzko ondorioa atera nuen, benetan zuzena izan edo ez: Etorkizunean zer nolako irakasleak izan nahiko dugun hausnartzen eta pentsatzen hastea bultatzen digun irakasgaia. Eta hori izan da blog honen egitearen arrazoia, nik nolako irakaslea izan nahiko dudan, zergatik eta honetara iristeko zein gogoeta egin ditudan azalzeko.

Blogeko atalean azaldu bezala, ez nago egungo gizarte sistemarekin bat, ezta hezkuntza sistemarekin bat ere ez.

Gehienbat sistemak lantzen dituen puntuak iruditzen zaizkit ezaugarri garrantzitsuenetakoa. Zeintzuk dira puntu horiek? Benetan betetzen al da esaten dena? Haurraren autonomia, izaera (oinarrizko balore unibertsalen barneraketa), ... Bai, noski. Bidean zehar galtzen diren puntuak. 

Urteak pasa ahala, eskola edo hezkuntza etapetan, motxila irekitik erortzen joaten zaizkigu pentsamolde aurrekariak. Alde batetik, adibidez, txokoetatik mahaietara igarotzen dira lehenengo. Gero, azterketetara. Eta, pixkanaka, guztiz bata bestearekingangik isolaturik, ikasketa guztiz indibiduala ematen da. 

Bestalde, beste adibide gisa, irakasleak gidatzaileak izatetik jakinduria iturria izatera igarotzen da. Elkar lana, feedback-a, ... já... Batzutan, jatetxe batean dagoenari bazkaria nola nahi duen galdetzen dioten bezala jokatzen dutela ikasleek dirudit. "Nola nahi duzu lana?", "Zenbat orrikoa?", "Hau sartu behar da? Eta bestea?", ... Bizitza eta etorkizunaren bideaz hitz egiterakoan ikasleak irakasleari "Nolakoa nahi duzu bidea?" galdetuko balio bezala, hark nola eraiki esan beharko balio bezala.

Ikaslea da film honen protagonista. Hezkuntzaren helburua, ikasleak hezitzea da, formatzea; irakasleena hau ematea.

"La labor del profesor no es demostrar lo que sabe, sino transmitirlo." Juan MEDINA.

Ikasleak bere bidea eraiki behar du. Baina horretarako, eraikitzeko ahalmena izan behar du; sortzekoa.


Kreatibitatea bidetik erortzen ziagun ezaugarrietako bat da maiz, eta, aintzitik, oso garrantzitsua den zerbait da. Hala azaltzen du garbi Ken Robinsonek (hezkuntzarekiko oso eredugarri bilakatu zaidan pertsona) bere 2006ko "Las escuelas matan la creatividad" konferentzian.


Eskolan garunaren ezkerreko hemisferioa bakarrik lantzen dela ikusten dut, eskubikoa lantzea ezkerrekoa lantzea bezain garrantzitsua, baita garrantzitsuagoa ere dela pentsatzen dudan bitartean.

Askotan, gizakiok, dirua besterik ez dugu ikusmiran. Dirua, dirua eta dirua. Arrakasta. Fama. Etorkizun on bat. Eta "Ahalegin handia egiten baduzu, unibertsitatera joan ahalko duzu, eta karrera bat eta lanpostu finko bat izango dituzu" bezalako esapide zaharkituekin itsutzen gara. Hain zurruna bilakatu da gure hezkuntza, non denok ardiak bezala bide beretik joaten garela, etorkizun, lanpostu, bera eskuratzeko intentzioarekin. Eta hala bilatzen genuenaren kontrakoa besterik ez dugu aurkitzen. Zertarako jakin hainbeste liburu buruz, bizitzen ere ez badakit?

Bakoitza bere bide propia sortzeko gai izan beharko litzateke. Honetarako, noski, irakaslearen partaidetza ere beharko genuke: kasu honetan, irakaslea objetiboa izaten saiatu beharko litzateke, ikasleei errealitate eta ikaste eredu guztiak eskeiniz beraiek denak ezagutu ditzaten, aukeratu eta beren berezkoa egin dezaten.

Eskolaren harira jauzi txiki bat eginez, Sir Robinsonek leiho berri bat erakutsi dit hezkuntza munduan. Bion iritziak oso parekoak direla uste dut, eta hura ulerterrazteko bere eskolako zazpi gezurrak aipatuko dizkizuet:

1. gezurra: aiptatutako "Ahalegin handia egiten baduzu, unibertsitatera joan ahalko duzu, eta karrera bat eta lanpostu finko bat izango dituzu". 
2. gezurra: gainditzen ez duten guztiak inozoak dira. 
3. gezurra: haurrak adinaren arabera klasifikatu behar dira.
4. gezurra: eskolak adimena garatzen du.
5. gezurra: atentzio falta epidemia bat dago.
6. gezurra: irtenbidea ikasleei gutxiago exijitzean dago.
7. gezurra: adimena test bidez neur daiteke.

Laburbilduz, haurrak iraganeko ideiekin hezitzen ditugu ezagutzen ez dugun mundu aldakor batean murgil daitezen; atentzio falta hainbat faktoreengatik izan daiteke osasun gauza baino (motibazio falta, gehiegizko estimulazio okerra, oinarrizko behar baten falta (gosea, logura, ...), ...) eta adimena ez da eskolak zehazten digun bezalakoa.

Zein fijazio dago hain zurruna izatearekin? Eta jendea etiketatzearekin... "Eskolan nota onak ateratzen ez badituzu, inozoa zara eta ez duzu ezertarako balio izango".
Bada, hau da nire erantzuna:

"Todos somos genios. Pero si juzgamos al pez por su capacidad para trepar un árbol, pasará la vida creyendo que es un estúpido." Albert EINSTEIN

Eta hori da egun hezkuntzan gertatzen dena. Bideko pareta zurrun horien denak molde berean sartu behar izatea bideratzen gaituzte. Baina pertsona bakoitza desberdina da, pentsaera desberdinak dauzka, eta gaitasun desberdinak. 

Hezkuntza desberdin bat posible da. Ene ustez, hitz egiten ditugun gauza oro praktikara eraman beharko lirateke; maila orokorrean. Eskola gutxi batzuk beste sistema bat erabiltzen duten arren, orokortzen ez bada ez da nahikoa izaten, baina, gutxienez, izan daitekeelaren froga aurkitzen dugu.

Beraz, zein irakasle mota izan nahiko dut etorkizunean?
Beti esan dut irakasle izatera iristen banaiz, nirekin egin ez zutena egiten saiatzeko izango zela. Hauek izango dira oraingoz kontuan hartzen saiatuko naizen puntuak:
    • Ikaslea da protagonista. 
    • Ikasleak bere bidea eraiki behar du.
    • Irakasleak (hau da, nik) bere bidea eraikitzean edota bidetik oinez dabilenean laguntza behar badu jo dezakeen laguntza.
    • Ikaslea, beste gizakiok bezala, bakarra da. Bere gaitasunak zeintzuk diren antzematen lagunduko zaio eta arlo/eremu/... horretan laguntasuna azalduz. Horiek landu beharko lirateke, eta ez gai predeterminatu batzuk.  Gogoan izan dezakegu Gillian Lynneren kasua.
Ez dakit nola pentsatuko dudan hemendik urte batzuetara. Ez dakit puntuak gehituko ditudan, sakondu edota kenduko ditudan ere. Baina horretarako dauzkat aurretik hainbat kurtso, hainbat ikasgai, hainbat galdera erantzuteko.

Ordurarte, gertaeren gainean mantendu beharko naiz gogoeta egiteari utzi gabe, nire bidea eraikitzen utzi gabe.



2 comentarios:

  1. Maixo Mireia, paper-zorroan ez baduzu idazten nik ezin dut zure prozesuaren jarraipenik egin. Irakurri besteena eta hasi idazten, bide batez proposatutako galderak ere hemen jartzen hastea komenigarria litzateke dena bukaera arte ez uzteko...animo!!!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Mireia, non dago paper-zorroa? ez dut ezer ikusten idatzita nire komentarioez gain, esango didazu...

    ResponderEliminar