domingo, 13 de mayo de 2012

Nolakoa nahi duzu bidea?



"Ahalegin handia egiten baduzu, unibertsitatera joan ahalko duzu, eta karrera bat eta lanpostu finko bat izango dituzu."


Jarri gaitezen egoera batean. Bakarrik zaude, plano txuri batean. Ezkerreruntz begiratuz, pertsona bat azaltzen da; bide baten plano bat eta pare bat erreminta eskeintzen dizkizu "Eraiki ezazu zure bidea" esanez. Beste aldera, eskubiruntz, begiratuz, beste pertsona bat agertzen da. Honek, erreminta kaxa bat eskeintzen dizu gauza bera esanez: "Eraiki ezazu zure bidea".
Zein alde aukeratuko zenuke?

Bat edo bestea hautatu, gaurko errealitatea nolabaiteko hipotesi edo kreentzia batean kokatzen da. Eskubiko aldea aukeratzen dugula diogu ezkerretik joaten garen bitartean. 

Ezkerreko aukerarekin hezkuntzako metodo konduktista isladatzen saiatu naiz. Bertan, irakasleak, jakinduria iturri denak, ikasle ezjakinari nolako bidea eta nolako baliabideekin egin behar duen esaten dio. Eskubiko aukerarekin, berriz, metodo konstruktibista isladatu nahi izan dut. Irakasle hau ikaslearen gida da, laguntzailea. Helduak haurrari baliabide anitz eskeintzen dizkio, esperientzia gabeko gazteak bere bide propioa eraiki dezan.

Ezker-eskubi norabideak nahita jarri ditut, gaurko sarreran egungo hezkuntzaren pentsaeran zentratu nahi dut eta; zeri ematen dion garrantzia, zer lantzen duen. Eta hemen sartzen ditugu garunaren hemisferioak: ezkerrekoa eta eskubikoa.






Gaian ez galtzeko, laburpen txiki bat egitearren, ezkerreko aldeak hizkuntza, idazmena, matematikak, logika, zientziak, ... barne hartzen dituen ezaugarri edo gaitasunak dira. Eskubiko aldeak, berriz, musika, artea, fantasia, pertzepzioa, adierazpen emozionalak, ... kreatibitatea.









Egungo hezkuntzak galdera zehatzen erantzuna zehatzak bilatzen ditu. Informazioa almazena ezazu, ikas itzazu formulak, ikas ezazu ondo hitz egiten, ... Alfabetoa eta letrak nolakoak diren irakasteaz gain, gure "tipografia" nolakoa izan beharko litzateke ere irakatsi nahi digute kaligrafia kuadernotsoekin.


Aurreko sarreran komentatzen genuen, bada, matematika arloan adibidez, problemak konpontzen irakasten digutela, hauek eragiten beharrean (Dan Meyer). Eta, bertan komentatzen genuen ere mundua aldatzen doan arren, hezkuntza sisteman ez dela ia aldaketarik ikusten.


Orain denbora luuuuze bat, jakinduria gutxi batzuen esku zegoenean, asko baloratzen zen ahalik eta informazio gehien buruz jakitea. Esan bezala, informazioa, ikaskuntza, ez zen denon esku zegoen zerbait.


Gaur egun, aldiz, edozeinek eros ditzake liburuak, entziklopediak. Aldizkariak, egunkariak, ... Informazioa izkina guztietan. Eta zer esan inerneti buruz; google eta wikipediarekin edonork jakin dezake edozer gauza. 


Baina, hala ere, eta eremu batzuetan jada aldatu dela aitortu behar badut ere, orokorrean,  oraindik ere gauza berak baloratzen dira: ea nork "dakien" gehien, ea nork dakien buruz galdera gehien erantzuten, ...


Nik galdetzen dizuet,
Ez litzateke hobeto izango informazio horrekin moldatzen jakiteko gaitasuna baloratzea?

Kreatibitatea. Zabalduak darabilte oraindik "Ahalegin handia egiten baduzu, unibertsitatera joan ahalko duzu, eta karrera bat eta lanpostu finko bat izango dituzu" bezalako esapideak kaletik. Eta, hori izan liteke pentsaeraren ez-aldaketaren arrazoi sendo bat.
Ez al da ikusten jada esaldi hori ez dela egia?

Esan iezaiozu kontrakoa bi karrera, masterra eta lau hizkuntza dituen langabezian dagoen espaniarrari....

Agian, hasi beharko ginateke dioguna betetzen. Agian, hasi beharko ginateke munduarekin hezkuntzak ere aurrera egin dezan bultzada bat ematen. Agian, hasi beharko ginateke hezkuntzako topikoak pikutara bidaltzen. Agian, hasi beharko ginateke ziurtatua ez dugun etorkizun batean pentsatu beharrean, ahalik eta orain hoberen batengan pentsatzen. 

Agian, hasi beharko ginateke hain zurrunak izateari uzten, piska bat eskolan irakatsitakoa ahazten eta eskubiko hemisferioarekin pentsatzen.


Eta ikus dezagun zer gertatzen den haurrari erreminta kaxa ematean.
Seguruenik, gazte horrek sortutako bideak denok aho bete hortz utziko gintuzke.




No hay comentarios:

Publicar un comentario